ERRIGORA Nafarroa Hegoaldeko produktuak Euskal Herriko merkatura zabaltzeko ideiarekin abiatutako proiektua da. Auzolana oinarri hartuta, Nafarroako Erriberako ekoizle txikiei bultzada ematea du helburu, aldi berean bertako euskara indartuz.
Elikadura burujabetzaren bidean pausoak eman eta gure hizkuntzaren alde egiteko da ERRIGORA, beraz. Urte osoan antolatzen ditugun hiru kanpainetan egin dezakezue bat gurekin: saskien kanpaina, oliba olioaren kanpaina eta kontserba loteena.